Kategoria: george
Azala behar du gizonak! Arriskutsuak zirelako, gizateria osotasunean arriskuan jartzen zutelakoan justifikatu zuen Irakeko gerra. Herrialde hura desegin, kaosa nagusitu, eta armagintzarekin ongi aberastu ondotik, Etxe Zuria utzi aitzin bisita egin du Irakera, azkenekoz nonbait. Eta kostako zaio itzultzea.Zapata parea bota zion kazetari batek atzo. Eta zakur deitu, herrialde arabiarretan irain handia. Nork pentsatuko zuen norberaren zapatak bihur zitezkeela arma erasokorra! Lastima muturrean harrapatu ez ziola!Gaur, milaka irakiar eta arabiar atera da kalera, zapatak eskuan. Protestaren, ask...