Kategoria: gens
BERRIA, 2014-02-18 Angel Erro Gero eta gehiago, sumatzen dut jendea, gizarte hitza saihesteko, jendarte erabiltzen, lehenengoaren balizko kutsu sexistak bultzatuta. Bada bata bestearekin ordezkatzeko proposatu duenik, baina gehienek badaezpada erabiltzen dute orain bestela.Gizartearen ordez jendartea aditzen dudanean, dardara sentitzen dut. Matxismoaren hondar bat, akaso, edo barne-barnetik daridan zuzentasun politikoaren aurkako arbuioa, pentsatu nahiago nuke. Horri gehitzen zaio euskal jendea, jendarte edo gizarteak etimologiekiko duen atxikimendu gehiegizkoa eta aldi berean eska...