Agur intimitateari

No profile photo arkakuxue | 2009-03-11 20:38

      Gaurkoan uda honetan pil-pilean egon den gai batekin natorkizue! Gehienbat gazteen artean zabaldu den gaia bada ere, ziur nago hau irakurriko duzuen guztiok entzun duzuela zerbait honakoari buruz.   Ez dut ez lekurik ez izenik aipatuko, baina ziur nago hala ere atzemango duzuela zerri buruz ari naizen hitz egiten… Uda honetan neska batek bere burua grabatu zuen masturbatzen ari zen bitartean, bere mutil lagunari sorpresa eman edo “opari” bat egin nahian. Hainbat bideo grabatu, eta mugikorrean gorde zituen. Neska honek baina, mugikorra galdu egin zuen, eta mutil ba...