Agur intimitateari

No profile photo arkakuxue | 2009-03-11 20:38

 

 

 

Gaurkoan uda honetan pil-pilean egon den gai batekin natorkizue! Gehienbat gazteen artean zabaldu den gaia bada ere, ziur nago hau irakurriko duzuen guztiok entzun duzuela zerbait honakoari buruz.

 

Ez dut ez lekurik ez izenik aipatuko, baina ziur nago hala ere atzemango duzuela zerri buruz ari naizen hitz egiten… Uda honetan neska batek bere burua grabatu zuen masturbatzen ari zen bitartean, bere mutil lagunari sorpresa eman edo “opari” bat egin nahian. Hainbat bideo grabatu, eta mugikorrean gorde zituen. Neska honek baina, mugikorra galdu egin zuen, eta mutil baten eskuetara iritsi zen. Honek, zuzenean aguazilei edo Ertzaintzari itzuli beharrean, segapotoan arakatzen hasi zen. Bideoak ikusi zituzten, eta neska ezagutu ere bai. “Bluetooth”-a aktibatu eta bideoa pasatzen hasi zen. Batak besteari, besteak besteari…Nolabaiteko elur pilota erraldoi bat sortu zen azkenean, nahita, nahi gabe… Nork daki! Gauza da bideoa herri osoan zehar ikusi zela. Neskak, sekulako irainak jasan behar izan zituen, eta azkenean herritik alde egitea besterik ez zitzaion geratu.

 

Nor da erruduna istorio honetan? Nire ustez biek dute erruaren zati bat. Neskak nahi duena egiteko eskubidea zuen jakina, bideo horiek grabatu nahi bazituen, aurrera. Hor arte ez dago arazorik, bere bizia, bere gorputza, bere mugikorra, bere mutila… Dena berea. Baina nire ustez neska hau zeharo arduragabea izan zen. Mugikorrarekin ardura handiagoarekin ibili beharko zuela uste dut, batik bat jakinda mugikorrean zer nolako materiala zeraman. Baina mutilak ere badu errurik, mugikorra aurkitu eta itzultzea besterik ez zuen, polizian… Eta behin bideoak ikusita, neskari itzuli behar zion, eta ez honek intimitatean eginiko ekintzak herrian zabaldu.

 

Honekin guztiarekin leku bakar batera iritsi nahi dut. Fotolog, Tuenti, Facebook, Hi5, Messenger, MySpace, Flickr… Ziur nago zuek ere, denetan ez bada ere, hauetako programaren batean kontu bat duzuela zabalik. Eta kontuarekin batera, datu pertsonalak, helbideak, argazkiak, lagunen datuak… Ez ote da hau ere arriskutsua? Seguru ote dauzkagu zuzen zuzenean inplikatzen gaituzten kontu hauek?

 

Nire ustez ez da txantxetako kontua. Txorakeri bat dirudiena ere gure aurkako bihur daiteke. Ez da beldurrik izan behar, baina ez da txantxaz hartu behar. Orrialde edo programa batzuetan gure datuak seguru daude, pasahitza eta bestelakoen menpe. Baina tuenti, facebook eta antzerakoetan, gure lagunek nahi dutena ikus dezakete, eta hauen atzetik hauen lagunak, eta atzetik besteak… Dena kate bat da azken finean, dena lotuta dago sarean.

 

Azkenik, esan nahiko nuke teknologia berri eta azkar askoz beteriko gizarte batean gaudela, eta orain herrian berri edo notizi dena, bihar Gipuzkoan izango dela, etzi Euskal Herrian, gero Espainian eta horrela nork daki noraino…

 

Beraz, beldurrik gabe ibili lagun, baina kontuz egiten duzunarekin, bestela laster egingo zara eta ezagun.

 

Ondo segi!!!!


Utzi iruzkina: