BERTSO ABENTURA BARRIAN!!

laube 1456150861201 LAUBE | 2012-01-03 11:01

Lautada, Lautada garaitezinak gara!!   Gabonak helduta, azken urteetan lez Lautadako piztitxoekin 3 egun zoragarri igaro ditugu Barrian, eta oheak soberen genituenez… Gasteizko eta Mendialdeko lagun batzuk ere gonbidatu ditugu gurekin gozatzera. 45 lagun izan gara, 40 ttiki eta 5 altuago, Barriako aterpetxeko une isilak gure doinu gozoekin konkistatzen.     Lehen momentutik hasi gara giroa aztoratzen, gure jolas eta irriek alboko zelaian bizi diren animaliak ere jolas egarriz eta inbidiaz egon baitira. Puzzlearen jolasa, soinuen jolasa ilunetan, basoan zehar ezkutaturik: ze...


Araiako Bertso Eskola

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-10-14 19:31

  Aguraingo Bertso Eskola ez badatorkizu ondo... edota Araialdekoa bazara  Animatu, ez zara damutuko! Osteguna, hilak 27, arratsaldeko 18:00etan  Araiako Kultur Etxean  Informazio gehiago behar izan ezkero: 945-010505  


Astebururako agenda estua... Mendialdean euskararen eguna eta Barrundialdean gazte eguna... por tzierto, ezagutzen al duzue gazte eguneko karteleko beheko-eskumako izarrean g letraren gainean agertzen den tipoa??? ez duzuela ondo ikusten? ba egin klik kartelean eta ikusi handiago!


Karteltxoa egin zuenari ahaztu egingo zitzaion, baina arrasaldeko lauretan hasiko da...


Apirilak 8 · Larrabetzun Aurten, bizkaiko bertsolari gazteak Larrabetzun batuko dire eta ekitaldi guzti honekaz herrie ederto baten girotuko doskue!!! 12:00etan Poteo musikala14:30etan Bazkaria (txartelak herriko tabernatan dauz)Bazkalostean, bertso-jarriak, bertso-antzerkia, kanta zaharrak (kanpantxuko errepertorioa), show sorpresa…  19,00 EMETIK ( Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra eta Oihane Perea) 22,00 Erromeria Drindots taldeagaz