2.009an hasitako harremanen emaitza gisa, joan den astean hitzarmena sinatu genuen Berbaizu Euskara Elkarteak eta Gazte Alai Aisialdi Taldeak. Hitzarmen horretan Gazte Alaik, Berbaizuren aholkularitza eta laguntzarekin, elkartea euskalduntzeko urrats batzuk hartzea erabakitzen du, eta baita, euren errealitatetik abiatuta, euskararen sustatzaile bihurtzeko asmoa adierazi ere. Hitzarmenak barneratzen dituen puntuen adibide gisa, ikasturte honetan martxan jarri dituzten 4 taldeetatik bi euskaraz funtzionatzera pasa dira. Esan behar da Gazte Alaik bere 40. urteurrena beteko duela laister, eta h...