Kategoria: gauerdia
Gauerdian esnatzen da benetan Josu, eta bere burua hegaka hasten da. Logureak hegan ihes eta inspirazioak aterrizatu egiten du Josuren logelan, eta bere ordenagailuko teklak laztantzen ditu hitz goxoen bila.Bi hitz mota omen daude. Egunekoak, arrazoiaren hitzak... eta gauekoak, sentimenduen hitzak. Eta Josuk gauez aritzea atsegin du. Josuk hildako poeten klubeko kide izan nahi luke, eta txoko ezkutuetan poesiak kanta. Eta badaki ez dela horretan onena, baina batzutan poeta sentitzea gustatzen zaio. Basoa isilegia litzateke hoberen abesten duten txorien kanta hutsaz. Norbaitek jarri behar di...
Berriro ere iritsi da gauerdia,bakardadez jositako gozamena,zure jabetasunaren erreinua,zuganako sentimenduen onarpena.Helduko ote da muxuaren momentua,nire sentimentu izkutuen islapena?Gauez bakarrik maite zaitzaket,zu ikustean galtzen baitut ahalmena.Berriro ere iritsiko da egunsentia,eta nire sentimentuen ukapena,noraezean doan bakartiaren unea,zu gabe bizi nahi duenaren eromena.