Gauerdiko sentimenduak
Berriro ere iritsi da gauerdia,
bakardadez jositako gozamena,
zure jabetasunaren erreinua,
zuganako sentimenduen onarpena.
Helduko ote da muxuaren momentua,
nire sentimentu izkutuen islapena?
Gauez bakarrik maite zaitzaket,
zu ikustean galtzen baitut ahalmena.
Berriro ere iritsiko da egunsentia,
eta nire sentimentuen ukapena,
noraezean doan bakartiaren unea,
zu gabe bizi nahi duenaren eromena.
Iruzkinak
Iker 2006-05-07 04:23 #1

Zure poemei erantzun bat emateko eskatu zenidan, ta.... hemen duzu... gustora erantzungo dizut -era poetikoan gainera, jajaja!-. Hau aukeratu dut, nik sentzitzen dudan zerbaiti asko hurbiltzen delako...

Gauerdiko sentimenduak, eguneroko kontua. Melankolia, pozoitzen nauen substantzia, ilunabarretik egunsetira arte. Nork esan du honela ezin dela gozatu? Hau da dependente nauen droga gogorrena! Hegan egitearazten nauena, eta aldi berean anulatzen nauena. Neurgabeko uholdeetan heltzen den substantzia gaueko iluntasunarekin. Baina zoritxarrez, neurtu beharrekoa, psikologoak esan zidan...

Egunsentiak substantzia nazkagarria lurruntzen du... bizi ahal izateko beharrezkoa. Gauean berriz ere, ilunabarrak (nire laguntza inozoarekin) urtuko duena...

Dena den, gozamena beste leku batzutan bilatzen saiatu behar gara, eta substantzia hori dosi txikietan hartzen... arriskutsua izan daiteke eta erraza da hontaz nahi gabe abusatzea.

Muxu handi bat...

Iker

Utzi iruzkina: