Kategoria: galduen
Hasteko zuzenketa bat egin nahiko nuke, sail honetako lehen hitza erlakistana zen, baina idazkera ez da zuzena. Erlakaiztena da , hitz zuzena. Bestetik, hitz berri baten aipamena egin nahi dut.Errameroa . Langa hitza ezagunagoa den arren,badirudi Legazpia aldean behintzat oraindik indarrean dagoela.
Etorri zaigu gurera beste hitz zaharkitu bat, Jaregin. Aditza da honakoa eta libre utzi esan nahi du, preso dagoena libre uztea da Jaregitea.