Lehengaia euskara

Eratu, ez geratu

Gaur haserre antzean nabil administrazioarekin haserre eta beira denda batean tamaina handiko birrinketa itsua egin aurretik ordenagailuan iltzatu ditut nire amorru eta gorrotoak. Hala ere uste dut eskuek eta teklek akordio bat dutela ondoko mezuarekin: Munduratzera kondenatuak Munduratzera kondenatuak gu Inoiz ezagutuko ez dugun mundu abstraktura boteak. Mundua, planeta izendatzen ditugun Gauza ezezagunez osaturiko esparrua Planetak, iluntasunean hegan egiten duten Kolorezko baloiak Gure planeta urak bereizten dituen kontinente itxien batuketa Eta kontinenteak marra fin batek bereizten di...


Badator nagia

1
euskarapoesia 1456132556391 Lehengaia euskara | 2007-05-02 08:54

Asteazken goiza, astelehen goizaren pare gaur eta astearte gaua igande gauaren biki. Nagia ez dugu engainatuko eta nahiz eta egutegiarekin jolastu hura engainatuko dugulakoan, gure itzalari itsatsita etortzen zaigu lan egun bezpera iluntzetan. Inspirazio iturriko urak ere moztu egin dituzte nirean eta nire garunean ez dago ideia tantarik ere, itokinak besterik ez. Hala ere, nagia gainetik kentzeko medikuak idazteko esan zidan behin eta zer esanik ez badut ere horretan ari naiz. Gai finkorik ez, errutinaren itzulera beharbada edo atseden egunen azken garrasia apika. Kontua da gutxiago falta ...


Goizeko hirurak Irabazi 500 euro! hori da azkenaldian telebista kate guztiek goizeko ordu txikietan eskaintzen dizkiguten saioen muina. Lehenengo kate bat hasi zen, gero bitan ikusten nuen eta orain guztietan dago, baita Etb-n ere! Normalean neska lirain bat ikus dezakegu, esku batean 500 euro dituela asmakizun bat asmatzeko proposatzen eta arren deitzeko eskatuz, ikusleei dirua oparituko dietela eta. Nik ez dakit egia izango denentz, baina galderak oso errazak iruditzen zaizkit, errazegiak, susmagarrik behintzat. Hala ere ez nator galderez edo erraztasunaz edo balizko erraz "aber...


Hondar alea

euskarapoesia 1456132556391 Lehengaia euskara | 2007-04-25 17:33

  Ezagutzen nautenek ondo dakite futbolzalea naizela eta horretan utziko dugu, garai batean zale amorratua izandakoa nahi baduzue. Txikitatik baloiari ostikoak ematen ibiltzea gogoko izan dut ea amak ere badaki zenbat zapatila pare puskatu eta zenbat praka urratu ditudan. Sobra ere, nolabaiteko trebetasuna banuen eta taldeak egiteko garain ez nintzen hondar alea (beste gauza askotan hala banintzen ere, eta naiz oraindik ere) eta horrek herriko taldean izena ematera bultzatu ninduen. Herriko taldean ere ez nintzen hondar alea eta futbolean jarraitu nuen harik ete hondar alea izatera bih...


    Beno, lehenik eta behin garai batean hemen zer edo zer idazten nuela gogoratu behar dut. Urtebete pasa da hemen sartzeke nenbilela eta psahitza ere kosta zait burutxo honetan bilatzea. Baina beno hemen da eta ondorioz hemen naiz. Tren batez idazteko asmoz sartu naiz berriro ez dakit urtebeteko egonaldiaren ondorengo egokia den eta ezta gaiak hainbeste merezi duen ere, baina hala tokatu da. Hala tokatu da, hori da gu nonbait jaiotzearen arrazoia, hala tokatu da, hori da gu garai honetan bizitzearen erantzuna eta erantzun bera du zein ingurune egokitu ote zaigun galderak. Itauna...


Zuldar

2
euskarapoesia 1456132556391 Lehengaia euskara | 2006-03-14 17:44

Aspaldi ezer bildu gabe, baina beno, hemen nator hitz berri batekin. Itsaso (herria) aldean erabiltzen da hurrengo hitza.Ezagutzen al duzue? Zuldarra da, (Zaldar euskara batuan), hau ere azalean agertzen de bikor itsusia da, handia, gaiztotzen den bikorra. Beno, ea lehentxoago etortzen naizen hurrengoan. 


        NEURE BIDEAN ZEUDENAK(06/03/07 Goierriko Hitza)               Argazki baten bila , gauzak txukun izaten baina, ez naiz abila.Eskuan argazki sorta, gehienak pasa, ez zitzaizkidan asko inporta. Eskuak izoztu dira, begiradaren lausoa urruntzen ari da, argazki bitxi bat ageri da.                      Ni nengoen hor, lagun batekin eserita, inguruan ez zegoen inor baina kioskoa zabalik, irekita. Izozk...


      Ia aste bete pasa dut, blogaratu gabe, baina hemen naiz berriz.Gaurkoan sagardotegi kontuekin gainera. Ostegunean Ataungo Urbitarten izan nintzen, giro beroa zegoen, epela eta berezia ere bai.Gurea bezalako lagun talde tipikoaz gain, beste lagun talde atipikoago batzuk ere baziren han. Korea,Txina eta Indiarrek osatzen zuten mahai bat, euskara ikasleak beste bat , telefonicako beharginek beste bat... Fauna dotorea Ataunen.  Parranda atzetik izan ohi du sagardotegiak eta hura ere iritsi zen.Bi tabena nahikoa dira mozkorkerian ibiltzeko.Ia gau guztia bueltaka ibili ...


Aspertu?

euskarapoesia 1456132556391 Lehengaia euskara | 2006-02-22 11:08

      Atzoko egunak besotik hartu eta non bizi garen ikustera eraman ninduen.Nire tokitik atera ninduen eta gure mundura bidali.Badakit nire lagun batzuk, bidaia horren hastapena geltokia dela irakurri bezain pronto, beti kontu berdinarekin nagoela esango didatela, baina egunak atzo geltokiko argazki berri bat zuen niretzako.    Nire buruan istripua izan duela esaten zidan zerbaitek, berez neska polita zelako, eta oraindik berezkotasuna gordea duelako, baina istripua , izan ere ez zen gai bakarrik ibiltzeko eta jarrera ere ez zuen istri...


   Hasteko zuzenketa bat egin nahiko nuke, sail honetako lehen hitza erlakistana zen, baina idazkera ez da zuzena. Erlakaiztena da , hitz zuzena.  Bestetik, hitz berri baten aipamena egin nahi dut.Errameroa . Langa hitza ezagunagoa den arren,badirudi Legazpia aldean behintzat oraindik indarrean dagoela.