Aspertu?
Atzoko egunak besotik hartu eta non bizi garen ikustera eraman ninduen.Nire tokitik atera ninduen eta gure mundura bidali.Badakit nire lagun batzuk, bidaia horren hastapena geltokia dela irakurri bezain pronto, beti kontu berdinarekin nagoela esango didatela, baina egunak atzo geltokiko argazki berri bat zuen niretzako.
Nire buruan istripua izan duela esaten zidan zerbaitek, berez neska polita zelako, eta oraindik berezkotasuna gordea duelako, baina istripua , izan ere ez zen gai bakarrik ibiltzeko eta jarrera ere ez zuen istripua izan aurretikoa ziur aski, urduri, urduriegi.
Emakume bat zuen laguntzen, trenean sartu ziren eta lasaitu egin zuen hark.Urduritasuna deseginda , maitasuna azaleratu zitzaion begietan eta emakumeari eskaintzen zion etengabe, ez zion begirik kentzen, "hartu, hau zuretzako da" esango balu lez.Hamar miinututan loak hartu zuen.
Ni baino lehenago irten ziren trenetik baina egunak beste norbait bisitarazi zidan.50 bat urte azalez beltzarana, nire buruak Argeliakoa dela esaten zidan,eta burua estalia zeraman, zetazko zapi batez.Ni joan behar nuen etxe zaharraren aurrean zegoen sasiarte batean gorde zen. Bere etxera, sasiartera.Han baitzituen hainbat gauza, aulki, koltxoi...Gehienak , ni bezalako baten batek zaharkitua zegoelako eta etxean estropezurako besterik balio ez zuelako zaborretan utzita.
Iluntzean, gauean ia, bi ume ikusi nituen, umeak, nire buruak hala esaten zidan, umeak, erosketak eginda etxerantz.Zazpi-zortzi urte izango zituzten, eta bizkarrean motxila izan beharrean, eskuan poltsakada zuten eta isilik zihoazen, etxera.Nire buruak ez zuen asmatu ,nongoak izan ote zitezkeen, euskalduna dagoeneko, erabaki nuen.
Baina Igandean berriro kexatuko naiz, aspertu egin naizelako, ez dudalako ezer egin.Baina aspertzeko eskubidea aldarrikatuko dut berriro, hemen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: