Irabazi 500 euro!

euskarapoesia 1456132556391 Lehengaia euskara | 2007-04-27 08:18
1

Goizeko hirurak

Irabazi 500 euro! hori da azkenaldian telebista kate guztiek goizeko ordu txikietan eskaintzen dizkiguten saioen muina.

Lehenengo kate bat hasi zen, gero bitan ikusten nuen eta orain guztietan dago, baita Etb-n ere!

Normalean neska lirain bat ikus dezakegu, esku batean 500 euro dituela asmakizun bat asmatzeko proposatzen eta arren deitzeko eskatuz, ikusleei dirua oparituko dietela eta. Nik ez dakit egia izango denentz, baina galderak oso errazak iruditzen zaizkit, errazegiak, susmagarrik behintzat.

Hala ere ez nator galderez edo erraztasunaz edo balizko erraz "aberasteaz"  mintzatzera edo idaztera hobe esanda. Lehengo batean arretaz ari nintzen halako saio bat ikusten, 20 minutu inguru egon nintzen eta inork ez zuen deitu baina arreta eman zidana neska gaztearen egitekoa izan zen. Izugarrizko meritua zuen, nik ikusi nituen 20 minututan etengabe hizketan, gauza beraren inguruan hitz egiten, ezer esan ez eta zerbait adierazi nahiean, sekulako ahaleginak egin zituen eta oso oso zaila iruditu zitzadan haren egitekoa. Ordu betez isildu ere egin gabe deitzeko mesedez eskatuz, oso erraza zela eta telefono zenbakia azpian zegoela agerian.

Goizeko hirurak izango ziren, ni logurez akatzen nengoen eta ez dakit hauek zerbait sartzen ote duten hala egoteko, baina ahalegina estimatzekoa da, ziur aski kazetaritzaren munduan lehen urratsak ematen ari direnen gizarajo hauena.

Ez dakit gerora 500 euroak norbaitek irabaziko ote zituen baina hala ez bazen berak merezi zituen inondik ere!

elixa

elixa 2007-05-01 17:22 #1

ta ez altzu beste zein hobegoik hoi ikusten eotea baƱo... uajajaja!!!!

nik ingoizutena indakon eukikozu lasai!!

PREPAUZATTE!! uajajaja!!

aio moxolo!

Utzi iruzkina: