Kategoria: gabetzea
Allartean bezala, Ainhoa Ezeizaren bidez heldu nintzen desempoderamiento kontzeptura. Empowerment kontzeptua (boteretzea gurean antza) oraindik ondo irentsi barik izan eta zer eta desempowerment kontzeptua sortu! Murtxikatu dezagun apur bat boteregabetze kontzeptua (edo horrelako zerbait: ahaluztea bezala ere irakurri dut). Azkenean, labur zurrean eta zehatz hauxe esan gura du: boterea bazter batean utzi eraikuntza kolektibo bati lekua uzteko. Hau da, boteredunek boterea besteen esku uztearen prozesuari deitzen zaio desempowerment antza. Hala ere, interneten bila arituz gero, botere...