Kategoria: frikismoa
Azken aldian dexente ibili naiz gaztelianazko blog ezberdinak irakurtzen (meneame bidez geienak) eta harrituta geratu naiz interneten dagoen modarik inozoenetariko batekin. “Lehendabizi ni!” izena jarri diot (proposamenak onartzen ditut) eta bere funtsa hurrengoa da. Edozein blog post, youtubeko bideo, flickrreko argazki edo zer dakit nik publikatzean erantzuten lehena izatea (tontokeria dirudi ezta? Ba bai, tontakeria bat da…). Kontua da, lasterketaren arrazoia ez dela argitaratutakoari erantzun on bat ematen edo osatzen lehena izatea baizik eta, soilik eta inozoki, lehena izatean (bai, ...