Iñaki Martinez de Lunak lan oso interesgarria egin du euskararentzako framing berria aldarrikatuz. Luze joko luke hemen berak esandako guztiak jasotzea. Beraz, bazter bati baino ez diot begiratuko (osorik Bat aldizkariaren 86. zenbakian).   Framing berriaren ideiarekin bat, azterketa egin du Iñakik. Euskarak komunikabideetan duen presentzia aztertu du; hobe esanda, egunkarietan duen presentzia.     Ikerketa horren emaitzak argigarriak dira. Euskara ez da lehentasunezko gaia egunkari gehienetan, bigarren mailakoa baizik.  Hala ere, gai tematia da....