Framing, markogintza-edo
Iñaki Martinez de Lunak lan oso interesgarria egin du euskararentzako framing berria aldarrikatuz. Luze joko luke hemen berak esandako guztiak jasotzea. Beraz, bazter bati baino ez diot begiratuko (osorik Bat aldizkariaren 86. zenbakian).
Framing berriaren ideiarekin bat, azterketa egin du Iñakik. Euskarak komunikabideetan duen presentzia aztertu du; hobe esanda, egunkarietan duen presentzia.
Ikerketa horren emaitzak argigarriak dira. Euskara ez da lehentasunezko gaia egunkari gehienetan, bigarren mailakoa baizik. Hala ere, gai tematia da. Kutsu ezkorreko ikutua dute hizkuntza-politikako eta lan munduko albisteek. Jai aldarrikapen eremuari lotuta dauden albisteek kutsu baikorragoa dute. Izaera ludikoari eta norberaren hautu askeari lotuak dira erakargarrienak. Premia sozial nagusietatik lekutan dauden kontuak dira eta, beraz, erakargarritasun apalekoak.
Zer pentsatua ematen du. Eta Iñakik dioenarekin bat nator: Pentsatu bat eman behar zaio giro euskaltzaleetan egun erabiltzen den komunikazio estrategiari. Ezta?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: