Ba hori, asko bilatu ondoren, ez dot aurkitu euskeraz egindako fororik.  Horregaitik, euskerazko lehen foroa sortzera animatu naiz. Foroa.eus en aurkitu dezakezue.  Nola hobetu edo antolatu edo zerbait proposatu gure badozue, sartu eta bidali mezu bat.  Eskerrik asko!!  


Azken urteotako euskal foroen iraultza azpimarragarria dela aipatu zidan Manuelek, Donostiko informatika fakultateko irakasle batek. Ez nion sinistu, ez zidan arrazoi argirik eman. «Ikusiko duzu» zihoen.Nik arakatzeari ekin nion; googleri hauts pittin bat atera, eta pila bat euskal fororekin aurkitu nintzen: phpBB, SMF, [...] bidez kudeatuak gehienak. Eta interesak jota Manueli egin nion deitxoa, arrazoi zuela esanaz eta zerbait berria proposatzeko asmoz. Baina lanpetuta omen zebilen, han eta hemen, «irakasleen kontuak, badakizu» (barrabilak ukitzeaz hari ote zinen, Manuel? jeje). Euskal fo...