Foroen euskal ganbara

No profile photo <B>Sarean zintzilikaturik</B> | 2008-04-09 20:07
1


Azken urteotako euskal foroen iraultza azpimarragarria dela aipatu zidan Manuelek, Donostiko informatika fakultateko irakasle batek. Ez nion sinistu, ez zidan arrazoi argirik eman. «Ikusiko duzu» zihoen.
Nik arakatzeari ekin nion; googleri hauts pittin bat atera, eta pila bat euskal fororekin aurkitu nintzen: phpBB, SMF, [...] bidez kudeatuak gehienak. Eta interesak jota Manueli egin nion deitxoa, arrazoi zuela esanaz eta zerbait berria proposatzeko asmoz. Baina lanpetuta omen zebilen, han eta hemen, «irakasleen kontuak, badakizu» (barrabilak ukitzeaz hari ote zinen, Manuel? jeje).
Euskal foroen bilgune bat nahi nuen sortu, sistema bat hain zuzen, foroak sortzen zituena; blogak.com moduan, baina foroena. Eta bigarren deia egin nuen, aspaldiko lagun bati. Honek baiezkoa eman zidan, zerbait egin dezakegula. Tipo hau, Asier, beste proiektu bat garatzen zebilen: EuskalSoft.org. Software eta webgunegintzaren kudeaketaz arduratzen dira EuskalSoftekoak, eta Asierrek bere esku uzteko esan zidan.
Egunak joan eta etorri, 2007ko abenduan izan nuen bere berri. Lortu zuen, bai. Webgune bat osatu zuten EuskalSoftekoek, eta nire proiektua plazaratzeko prest zeudela esan zidan. Ikusteko aukera nuela eta, sorpresa galanta hartu nuen: «FOROAK.COM jaio dela, Iñaki» ohiu egin zidan.
[...]
Hainbat pertsona batu eta ehunka foro sortu ziren gure webgunean - denborarekin, noski. Eta orain arte. Orain webgunea eta sistema aldatzen ari gara, phpBB2 bertsiotik phpBB3ra pasatu nahi dugu eta orrialdea guztiz aldatu.
Zaila dut onartzea, baina Manueltxo izan da den honen errudun. Bere filosofadek ekarri digute, bai guri eta bai euskaldun askorei, euskal foroen bilgune bat sortu eta gozatzeko aukera. «Foroen euskal ganbara», dio Asierrek.
·············································
Webgunea: www.foroak.com
·············································

jokin

jokin 2008-04-09 20:35 #1

nik ere nere foroa daukat hor!<br>


Utzi iruzkina: