Kategoria: fitzgerald
Orrison Browni bere nagusiak enkargatu dio goiz batez lagun egitea Louis Trimble jaunari New York bisitatzen duen bitartean. Louis Trimble jaun misteriotsuak harat-honat ibili gura du errari, hiriaren eta bertako biztanleen xehetasun sinpleenek liluraturik. Ez da berria New Yorken, hala ere: izatez, bertakoa da, baina azken hamar urteetan ez du hiria ikusi. Egia esan, ez du ezer askorik ikusi. Toki oso urrun batetik bueltatu berria dirudi Trimble jaunak, ez sentsaziorik ez bizirik ez dagoen toki mortu batetik... Gaur, Xerezaderen Artxiboan F. Scott Fitzgeralden "Hamarkada galdua". &...
Hegoaldeko istorio bat da hau; Lily of Tarleton hiri txikia du gertaleku, Georgian. Han bizi da Jim Powell, “Gozoki”, bizitza osoa alferra izan jokatzen eman duen gizona. Apirileko ilunabar batez, alkoholez blaituriko festa batean, dado jokoan irabazi eta bere patuaren aurrean jaikitzera eramango duen bizipen txundigarri bat izango du baina luze gabe, egunak argitu eta berehala, eguzki beroak kiskaldu egingo du bere ametsa… Egin dezagun jauzi Jazzaren garaiko Deep South-era. Georgia…Georgia…the whole day through…just an old sweet song keeps Georgia on my mind… Irakurle gonbidatua: IÑIGO ROQ...