Sarrera Lan hau Rawlsen Justiziaren teoriaren berrinterpretazio pertsonal bat egiteko saiakera da, betiere kontuan harturik, alde batetik, horrek suposatzen duen atazaren zailtasuna, filosofia politikoko arloan XX. mendeko obrarik garrantzienekotzat har baitaiteke bere A Theory of Justice liburua, lanak suposa dezakeen ondoriozko ausardiarekin. Eta bestalde, Rawlsen obra azaletik soilik ezagutzen dudala esan daitekeelako, eta zalantza izpirik gabe, horrek hanka sartzeko arrisku mordoa dakartzalako. Hala ere, arriskatu egingo naiz, arriskurik gabe interesgarri den gauza eskas baitago ikast...