Katalanak armairutik ateratzeko deia egiten duen liburuak bigarren edizioa badu orain dela gutxitik. Zinez merezi duen liburua da, nahiz eta blogean sekula aipatu ez. Baina lasai, Euskal Herrian askotan aipatu izan da delako liburu hori:- Iñaki Arrutiren iruzkina: Coming out- Rober Gutierrezen iruzkina- Allartean blogean- Aisia blogeanEta, gainera, hobe da batzuetan egileek eurek zer esaten duten entzutea eta irakurtzea, ezer gomendatzen hasi aurretik: Ferran Suay eta Gemma Sangines, biak ala biak euskaraz.