Otsailean abiatutako kanpainari segida emanez, euskarazko hedabide ez publikoen ordezkariek agerraldia egin dute gaur Donostian, otsailaren 15ean hasitako alderdi eta instituzioekiko bilera errondaren balorazioa egin eta aurrera begirako pausuen berri emateko. Inazio Arregi (GOIENA), Jasone Mendizabal (TOPAGUNEA), Joanmari Larrarte (BERRIA) eta Xabier Letona (ARGIA) DOnostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Inazio Arregi (GOIENA), Jasone Mendizabal (TOPAGUNEA), Joanmari Larrarte (BERRIA) eta Xabier Letona (ARGIA) azaldu dira gaur hedabideen aurrera. Otsailaren 15etik hona alderdi poli...


Otsailaren 1eko editorial bateratuari segida emateko, 2011ko otsailaren 15ean agerraldi bateratua egin dugu Donostian euskarazko hedabideok. Bertan, honako testu hau irakurri du Topagunearen Zuzendari Jasone Mendizabalek, sektorearen berri eman eta aldarrikapenak aurkezteko asmoz: Egunon, eta eskerrik asko agerraldi honetara etorri zareten guztioi. Gaur, hemen, euskarazko hedabide ez publikoetako ordezkaritza oso zabala elkartu gara, elkarrekin partekatu dugun gogoetaren berri eman, eta batera egin asmo dugun bidearen berri emateko gizartearen aurrean. Hemen, mahaian, hedabide hor...


Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera. Komunikazioa da gure ardatza, inguratzen gaituen mundua nola ikusten dugun kontatzea, ikusmolde eta euskarri anitzez. Elkarren lehian eta elkarren osagarri. Hori da lokaletik globalera egiten dugun ekarpen nagusia, hizkuntza, euskaraz egiten duguna. Harro gaude egindako bide horrekin,...


EUTSI! du izena Alberto J. Gorritiberea Zumaiarrearen film berriaren izenburua, bertan lan gatazka baten barruan honi aurre egiten saiatuko dira eta beraien protesta kirol afizioarekin bat eginda aurrera aterako dute. Pelikula hau izan daiteke drama, komedia... Egin Klik irudian eta Ikusi trailerra: Sinopsia:Kepa eta Martin haurtzaroko lagun minak dira, txirrindularitza zaleak. Berrogeina urte inguru dituzte eta lan egiten duten enpresa, Saldix Corp. bi urtez dabil gatazkan langileekin. Enpresa bete nonbaitera eramango dutela zabaldu denean, Martin aita izateko puntuan dago, eta krisialdi...


Hiztegi aproposa

alonsoegan 1456130682346 Mendia | 2006-10-12 23:04

Idatzizko komunikazio eta informazioko klaseko lan bat da hau.Bertan hiru hiztegi agerrarazi ditut aukeratuta, nire ustez egokienak direnak. http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/ Nire ustez hau dugu interneten aurkitu dezakegun hiztegi egokiena, euskaltzaindiaren arau eta argibideekin.     http://www1.euskadi.net/hizt_el/indice_e.htm Elhuyar hiztegia dugu hau. Gazteleraz agertzen da hitza eta ondoren adibide bat agertzen da  hitzaren esanahia argitzeko, horregatik iruditu zait hiztegi egokia.  http://www.ametza.com/bbk/htdocs/garat...