Kategoria: euskaraz_seguruago
Kontseiluak, Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu eta herrietako euskalgintzako lan taldeen laguntzaz garatu dugun Euskaraz seguruago kanpainaren lehen fasea amaitu da. Emaitza nabarmenak izan ditu: 624 aseguru euskaratzeko eskariak egin zaizkie 74 aseguru-etxe eta artekariri. 429 eragile eta norbanakok parte hartu dute eskari zabalean Horietatik 200 gipuzkoarrak izan dira, eta 40 Altza eta Donostiakoak Info (+)
Kontseiluak, Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak aseguru-etxeetan eragiteko Euskaraz seguruago kanpaina abiatu dute, eta Altzan Bizarrainek garatuko du. Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu, baina nabarmenak dira egunero topatzen ditugun ezintasunak. Horien adibide dira aseguru-etxeekin izaten ditugun hartu-emanak. Euskaraz seguruago kanpainaren helburua da aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere jasotzea. Norbanako euskaltzaleei (eta era guztietako gizarte-eragile eta entitateei) luzatzen dizuegu parte hartzeko deia. Gehiago jakiteko klikatu hemen.