Kategoria: espraia
Hizkuntza minorizatu askotan “egokitu” zaigu espraiaren lagunak izatea. Gurean ezabaketa egunak antolatzen dira, Menorkan Mahón ezabatzen dute, Korsikan eta Bretainian ere aritzen dira, Galizian (bi motatan gainera, espainolezkoak eta galiziera normatibokoak ezabatuz), Kantabrian eta Asturiasen ere ikusi ditut eta beste hainbat lekutan ere dabiltza espraiari saka eta saka. Espraiaren lagun bihurtu gaituzte, bihurtu gara eta toponimia ere borroka-eremu bilakatu (biolentzia sinbolikoari aurrejartzen zaion ezabatze sinbolikoa). Eta, bitartean, sultanaren kanoiak gure txabola...