Euskara21ekoek eslogan lehiaketa egin dute, 21. mendeko hizkuntza politikari egokituko zaion eslogana ari dira bilatzen. Eta 300dik gora aurkeztu dira, eta, hara, denon eskura jarri dituzte (artikulu honen izenburua daramana barne). Asko daude, eta askotarikoak. 300. Honekin ere tesi mardulak egin litezke, tesi sakonak. Dozena bat ekarri dut hona, denetarik apur bat. "Euskara bizi berriz, bizikide egarriz / El euskara revive siempre que convive""Euskara, amaigabeko gozamena / El euskera, placer sin límites""22ra baietz! / Suma y sigue""Euskara da Euskal Herriko altxorrik preziatuena / El eu...