San Milixanak zirela-eta, artisau lanak, erroskilak, liburuak eta bigarren eskuko gauzak salgai jartzeko postua montatu genuen elizpean. Euria goitik eta behetik,  baina gu animoso.Azaroaren 14an, goizeko lehen ordutik montatuta genituen hiru mahaiak, soziedade parean, aterpean. Eskerrak, ez zuen atertu ia goiz osoan. Horrek jende kopurua gutxitu zuen baina hala ere pasa ziren gure txokotik.Sekulako arrakasta izan zuten erroskilek, segidan saldu ziren. Baita artisau lanek ere. Izan ere, Enrike, Itsaso eta Txemaren lanak oso politak ziren.Azokan lortutako diruarekin, errobotaren mahaia,...