Eguraldi humela egin zuen lehengo igandean ospatu zen Altzako lehen duatloia, bertan Anderrek(1:19:35) hartu zuen parte eta komeriak komeri proba bukatu zuen.Bizikletako zatian errepedia oso harriskutsu zegoen eta hainbat txirrindulari erori ziren.Gipuzkoako txapelketa Patxi Urizarrek irabazi zuen 1:04:11 denborarekin eta proba Kepa Ruizek irabazi zuen 1:03:51ko denborarekin.


Esku era: bideo bi

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-03-13 16:05

Topaguneak antolatu zituen urtarrilean Esku era jardunaldiak. Hango eduki guztiak eskegi dituzte bideo formatuan.Hitzaldietatik neuk bi nabarmenduko nituzke, euren eduki soziolinguistikoengatik:- Andoni Eizagirre: Euskara elkarteak, komunitatea mugimenduan.- Julen Arexolaleiba: Egin eta eragin (subordinazioaren kontra, euskara elkarteetatik)


Esku era jardunaldiak

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-01-14 19:51

Topaguneak antolatuta, hilaren 23 eta 24an Esku era jardunaldiak izango dira Bilbon.Euren webgunean begiratuta, honako hau da egitaraua:Urtarrilaren 23a, ostirala  9,00.- Harrera eta materialaren banaketa  9,30.- Jardunaldien irekiera  9,45.- Sentitu, pentsatu, egin Karmen Irizar (Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko lehendakaria)  10,30.- Egin eta eragin Julen Arexolaleiba (MUko Huhezi fakultateko irakaslea)  11,30.- Atsedenaldia  12,00.- Euskara elkarteak, komunitatea mugimenduan Andoni Eizagirre (MUko Huhezi fakultateko irakaslea)  13,30.- Bazkaria ...