Kategoria: egoi
Aupa Luis, gaur aitakin joan gera sorgin mendi taldeko 2 Aloñara, aitona ta zu joan zinaten bidetik. Hotza egiten zuen eta azkar igo naiz, protestatu gabe! jeje.Argazki batean ikusten da, bereala lainoa sartu dela, baina baita joan ere.Aitak 4 txanpain kopa edan ditu oñatiar batekin eta abesten jeitxi da menditik. Como sube el jodido cava catalan!Urte berri ON!Aio.
Aurten ere egin dut 'euskaldunen Mekara' bisitatxoa, eta Durangon egiten diren guztiak egin ditut: liburuz, diskaz eta bestelakoez betetako erakusmahaiak ikusi (eta zerbait erosi), Goienkaleko arratsaldeko eta gaueko giroaz gozatu... eta aspaldian ikusi gabeko lagunekin egon. Goiko argazkian agertzen den mutil horrekin ez nintzen egon. Berarekin ez, baina bai bere lagun min batekin: Eiderrekin. Hark eman zigun gure Egoiren berri. Betiko legez, harritu egin nau berriro Egoik.Egoi Urkiza 28 urteko galdakoztarra da. Galdakaotik urrun bizi ez garen arren, etxetik oso urruti ezagutu genuen...