Kategoria: documental
Anarquista, atracador, falsificador… pero sobre todo… ALBAÑIL. Aitor Arregui, Lucio film-documentalaren, zuzendaria da. Egun HUHEZI fakultateko irakasle ere bada. Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleei dokumentalak egiteko eta informazioa biltzeko pausoak azaldu dizkie. Lucio dokumentalak amaigabeko informazio bilketa eta ikerketa izan zela ekarri du gogora. Liburu batetik (Lucio, el anarquista irreductible. Bernard Thomas) sortu zen ideia, eta ezer gutxi zekiten Luciori buruz. 70 urte zituela, Parisen bizi zela eta bizitza bikoitza eman izan zuela urteetan, besterik ez zekit...