Lucio
Anarquista, atracador, falsificador… pero sobre todo… ALBAÑIL.
Aitor Arregui, Lucio film-documentalaren, zuzendaria da. Egun HUHEZI fakultateko irakasle ere bada.
Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleei dokumentalak egiteko eta informazioa biltzeko pausoak azaldu dizkie. Lucio dokumentalak amaigabeko informazio bilketa eta ikerketa izan zela ekarri du gogora. Liburu batetik (Lucio, el anarquista irreductible. Bernard Thomas) sortu zen ideia, eta ezer gutxi zekiten Luciori buruz. 70 urte zituela, Parisen bizi zela eta bizitza bikoitza eman izan zuela urteetan, besterik ez zekiten.
Alde batetik igeltseroa eta bestetik anarkista (ezkutuan).
Gidoia bi zutabeetan oinarritu zuten:
- Lucio Urtubiari buruzko liburuak
- Lucio bera.
Bertatik abiatu eta lau urte iraun zituen bideak. Zailtasunak izan zituzten informazioa lortzeko. Lucio klandestinitatean bizi izan zelako urteetan zen horren zaila informazioa biltzea. Irtenbidea topatu nahian, pertsonekin zuzeneko elkarrizketak izatea pentsatu zuten.
2005ean egindako lehen elkarketaren ondoren, ETAko kideei laguntza eman zien pertsonaiaren ilun-argiak ikusi eta testuingurua azaltzeko beharra ikusi zuten.
90 minututan dena azaltzea zaila zen. Erabakiak hartu behar ziren. Lehen zalantza: Era objetiboan kontatu edo Lucioren eskutik?
Informazioa lortzeko modua aldatu behar izan zuten Lucioren esanetatik abiatzea erabaki zutenean. Izateko era atsegina, baina batzuetan zakarra, eta bere familiaren xalotasunak bultzatu zien erabaki hori hartzera.
Eusko Jaurlaritzaren eta Bardonnechia erabili zituzten dirua lortu, produktua promozionatu eta kontaktuak lortzeko.
Luciol aipatutako irudi, produktu eta izenetatik helduz egunkarien artxiboetara jo zuten informazio bila.
Horrela batetik bestera eta informazio iturri bakarrak izan ez bazen ere, bai garrantzitsuenak, pertsonak hartu zuten pisua 2007an filma estreinatu zen arte.
Hemen Lucioren aipu bat: “La policía puede fallar 99 veces. Pero si tu fallas una, estas perdido”
Iruzkinak
2009-09-04 16:53 #1
Utzi iruzkina: