TELOIA ORAINDIK ZABALIK             Pello Baños   Ortzai antzerki taldeak bere Gasteizko laborategiarekin antzerkia bultzatzen duten hainbat aspektu lantzen ditu egunez egun   Azken aldian antzerkia dela-eta eztabaida ugari entzun izan dira kalean; honi buruz gehien esan dena antzerkia ahultzen ari dela da eta gero eta jende gutxiagori interesatzen zaiola mundu hau da. Hala ere, Gasteizko Pintorería kaleko 39.ean lanean diraute, Ortzai Antzerki Laborategian, orokorrean gizarteak dioen guzti horri bizkarra eman eta lanari ekite...