ORTZAI ANTZERKI LABORATEGIA
TELOIA ORAINDIK ZABALIK Pello Baños
Ortzai antzerki taldeak bere Gasteizko laborategiarekin antzerkia bultzatzen duten hainbat aspektu lantzen ditu egunez egun
Azken aldian antzerkia dela-eta eztabaida ugari entzun izan dira kalean; honi buruz gehien esan dena antzerkia ahultzen ari dela da eta gero eta jende gutxiagori interesatzen zaiola mundu hau da. Hala ere, Gasteizko Pintorería kaleko 39.ean lanean diraute, Ortzai Antzerki Laborategian, orokorrean gizarteak dioen guzti horri bizkarra eman eta lanari ekiten. Laborategi hau nahikoa berria da, hiru bat urte pasa dira zabaldu zutenetik, eta momentu honetan lehenengo eguneko ilusio berdinarekin egiten diote aurre antzerki egun berri bakoitzari.
Antzerki laborategi honetako zuzendaria Iker Ortiz de Zarate da, eta baita interpretazio irakaslea ere. Gasteiztarra bada ere, hainbat urte pasa izan ditu kanpoan ikasten, aipatutakoaz gain aktorea baita bera: “kanpoan ikasi eta benetan nahi izan ditudan irakasleak izateko zortea izan dut ikasle nintzen bitartean”. Ortzai zabaltzearen ideia berea izan zela aitortzen du Ikerrek eta kanpoan ikasitakoa bertara ekartzea zen bere helburu nagusia; lortu du. Hauen ikasketa metodoa ez da beste leku batzuetakoa bezala, beste batzuetan ikaslea irakaslearen metodora egokitzen da: “bertan irakaslea ikaslera egokitzen da”. Gainera bertan ikasteko hainbat era daude: aste batean (interpretazio mundua ezagutzeko), bertan hasi eta jarraipen bat eman nahi diotenentzat… beraz, “ez da helduentzat bakarrik mugaturiko laborategia”.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: