Kategoria: diego
Artola jaunak (gure artean, borthuzai) Egunon Goierri utzi zuenean, asteazken goizeetarako ordezko baten bila hasi nintzen. Halako batean, ezagun batekin egin nuen topo taberna batean eta irratian tartetxo bat izatea gustatuko litzaiokela komentatu zidan. Musikaz aritu nahi omen zuen Diegok irratian eta kontua zehazten hasi ginen. Musikaz hitz egiten hasi bezain pronto konturatu nintzen loteria tokatu zitzaidala. Lau saio daramatza eta astero hiru talde aurkezten dizkigu; bi nobedade eta bere talde kuttunetako bat. 4 x 3 = 12 dira eta ekarri dituen hamabi taldeetatik bakarra ezagutzen nue...