Kaixo berbalagun!!Egun hauetan inauteriak ospatuko ditugu Deustuan! Asteburu honetan zehar mozorroz beteko ditugu Deustuko kale eta plazak eta ez hori bakarrik, kontzertuak, txosna, umeentzako tailerrak eta hainbat ekintza burutuko dira gurean.Laster, baina, Deustuko jaiak ospatuko ditugu. Urtero lez, bi asteburu luze izango ditugu jaietan disfrutatzeko.Horrela, inauteri eta jaiokin batera, euskara aldarrikatu eta erabiltzeko gonbita egiten dizuegu; dela tabernan, dela jai giroan, dela ligatzean...Anima zaitezte eta parte hartu! Jaietan ere euskaraz!!