Hemen sakatuta ikusgai!Bertso Saio jendetsua Euskalduna zubipeanLehenengo asteburukoez gain, Euskaldunapeko Bertso Saio mundiala, Tomate Txapelketa, Kuadrilak, Batukada, Mullerenean jokatutako Futbolin Txapelketako finala, Tomatearen erreketa, Parrilada, Banderaren jaitsiera... datorren urtean berriz gozatu arte, argazkiak ikusi beharko! Koadrilak Tomate Txapelketan


Ziurrenik inoiz izan den bajada jendetsuena bizi izan genuen aurreko ostiralean....musika, mozorroak, giro ezinhobea. Larunbateko paella lehiaketan Pare irabazle, eta Berbaizuk bigarren saria konpartitu zuen beste hainbat taldekin batera....Igandeko emakumeen aurreskuan ere izan ginen....jaiak hasi baino ez dira egin!!!! Hemen sakatuta argazki gehiago.


Aurtengo jaien hasierako argazki batzuk hemen sakatuta ikusgai.


Berriz ere irrikitan Jaiak noiz hasiko. Deustuko bandera Donepetri plazan jarrita ikusten dugun unearen zain urte osoa egon ondoren, hemen da azkenean!Jaien egitarau osoa hementxe duzue, Prest! aldizkariaren webgunean eskegita. Deustuko Jai Batzordearen lan kolektiboari esker aurrera ateratzen ditugun jai eder hauen egitarau oparoan berbaizukideak, besteak beste, ekimen hauetan ibiliko gara buru-belarri: * Ostirala 16, 20:00etan Done Petrin: Txupinazoa, Pregoia eta Txosnetara Jaitsiera* Larunbata 17, 12etan Done Petrin: Arrozahotsaz Txapelketa, Umeentzako Tailerrak eta Herri Bazkaria *...