Gabon hauetan Berbaizu Euskara Elkarteak oroigarri gisa Erriberako sirgeren postala landu du, XIX.mende bukaeran emakume - gremio honen (munduan bakarra izan zenak) oroimena gurera ekarri nahian. Gogora ekarri nahi izan dugu Deustuibarrako irudi hauxe eta zeharka gabon onenak opatzeaz gain  (beti ere gure ukitu ttikiarekin), elkarteko bazkideei oparitxo xume bat eskaini postal bidez. Nola ez, gainontzekoak ere eskuratu dezakezue 0,50zentimoren truke lokalean. Horrez gain, gure elkarteak betetako 10. urteurrenari agur esaten diogu, euskararen aldeko lanean beste horrenbeste betetzea g...