Asteartean irabazi zuen TAU Baskoniak bere bigarren ACB liga, eta sekulako iskanbila egon da egun hauetan Gasteizen. Partidua irabazi eta gero, parranda botatzera joan ziren jokalariak zaleekin, eta atzo gauean Andra Mari Zuriaren Plazan omendu zituzten zale guztiek. Hala ere, ez daude pozez gainezka zale guztiek. Hiriko beste talde nagusia, Deportivo Alaves, jeitsiera postuetan dago eta azkenean jeisten bada, taldearen desagerpena gerta liteke. Hori ez gertatzeko, igande honetan irabazi beharko dio Errealari Mendizorrotzan, eta hurrengo astean Celtari, Vigon.