Aurreko ikastaroan jendea gehiagorako gosez geratu zenez, atzo ekin zioten berriz ere Dantza Afrikarren ikastaroko bigarren zatiari. Aurrekoan bezala, lau asteartez izango da, arratsaldeko 19:30tan San Inazioko merkatuan. Atzokoa galdu arren, oraindik gogoz dagoenik badago deitu (94-4471042) edo idatzi ( berbaizu@euskalnet.net ) lokalera!!! Honatx ikastaroetan zuzenean jotzen duen Adama Guindok Burkina Fasson ateratako bideo euskalafrikar bat: " title="">


Asteartean hasi zen dantza afrikar ikastaroa San Inazioko merkatu zaharrean, oraingo Auzo Etxean. (Errondoko kalea, 2) Musika zuzenean eta giro ezin hobea...asteartero 19,30tatik 21tara. Oraindik anima zaitezke, gorputza mugitu nahi baduzu ez zara damutuko!!!