DANEL

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-02-14 15:56

Soziologo batekin Euskal Herriko jaiotza tasaz ari nintzen berbetan telefonoak jo duenean: "Tio egin zara, zorixonak" ziostan eztitsu ahots ezagun batek. Danelen etorrera tabernariarekin konpartitzekotan egon naiz, halako berririk ezin izaten baita disimulatu. Baina, zuhur eta tamalez, poz hori zeurea dela konturatzen zara, lekuz kanpokoa dela besteenganatzea, are gutxiago erditzerik bizi izan ez dutenen artean. Azkenean, elkarrizketaren ildoari jarraitu diogu eta geurera, mundukonpontze ariketan jarraitu dugu, lagunak hauxe esan duen arte:  "Euskara...