Kategoria: cullberg
Eskenatokiko lurrean zehar zapatak, pareka. Serraren eskultura ikutu, jo, marraztu, gainean jarri den neska, airean daramate, zapatatik zapatara, saltoka, hegaka, lurra ikutu gabe. Jolasean. Dantzak duen berezitasun horrek eman dit bultzada. Cullberg baletak lehenengo artikulua idaztera animatu nau. Johan Ingerren koreografiak, eta suediako konpainia honetako dantzariek. Neskak iluntasunetik argira ihes egin nahi du eta bidean askatasuna bizi du. Zapatatik zapatara. Hegan, saltoka, jolasean. Heldutasunak, askatasun pertsonalaren parte bat galdu arazten dit. Nere gogoaren korts...