Kategoria: copyright
Nola kobratzen eta ordaintzen dira egile eskubideak? Zenbat diru kobratu beharko lukete musikariek euren lormen lanaren truke? Zenbat balio du musikari, idazle edo artista baten inspirazioak? Galdera asko, eta erantzun gutxi. Oso zaila da “ideia” edo “sorkuntzen” balioa zehaztea. Egile eskubideak artisten “ideiei” prezio edo soldata bat jartzea dute helburu. Norberak sortutako lan baten jabetza ofizialki onartzea nahi izanez gero, nahikoa da Eusko Jaurlaritzaren Jabego Intelektualaren Erregistrora jotzea. Baina ekintza horrek obraren jabetza eta ideia horren sortzailea zarela besterik ez du...
Copyright-aren inguruan behin baino gehiagotan jardun da ITBko irakaslea bere saioetan. Ez da txantxetan hartzeko kontua. Eitb24.com guneak duela egun batzuk jakinarazi zuenez, Osakidetzari 300.000 euro eskatu dizkio Asturiasko enpresa batek. Oposizio batzuen galdetegiak egiteko, internetera jo eta copy-paste formula aukeratu zuten. Batutako 3.000 galderetatik, 1.000 enpresa honek ikastaro baterako egindakoak omen ziren. Irakurri gehiago hemen.Irudia Osakidetzaren gune ofizialetik gureganatua.Iturria: Berriemaile.