Copyright eta Copyleft-a
Nola kobratzen eta ordaintzen dira egile eskubideak? Zenbat diru kobratu beharko lukete musikariek euren lormen lanaren truke? Zenbat balio du musikari, idazle edo artista baten inspirazioak? Galdera asko, eta erantzun gutxi. Oso zaila da “ideia” edo “sorkuntzen” balioa zehaztea. Egile eskubideak artisten “ideiei” prezio edo soldata bat jartzea dute helburu.
Norberak sortutako lan baten jabetza ofizialki onartzea nahi izanez gero, nahikoa da Eusko Jaurlaritzaren Jabego Intelektualaren Erregistrora jotzea. Baina ekintza horrek obraren jabetza eta ideia horren sortzailea zarela besterik ez du esaten . Obra horrek aterako dituen etekin ekonomikoetatik irabaziak lortu nahi baditugu Espainiako SGAE erakundean iman beharko dugu izena. SGAEk egile eskubideak kudeatzen dituen erakundea da. Euskal Herrian ez dugu egile eskubideak kobratzeko erakunde propiorik, beraz, Espainiako SGAEn edo Frantziako SACEMen eman beharko dugu izena, gure ideietatik dirua atera nahi badugu.
Baina nola funtzionatzen du eskubideen diru bilketa honek?
Tabernarien kasua ezberdina da, orokorrean, bere tabernan Coca-colak batek duen prezioa omen da tarifak ezartzeko irizpide bakarra. Ez dute begiratzen zer disko dituzun, zein egilerenak, ze maiztasunekin jartzen duzun musika edo zenbat ordutan jartzen duzun.
Egile eskubideek, eskubide moralak eta eskubide patrimonialak babesten ditu. Eskubide moralak obraren egileari lotutako eskubideak dira. Obraren egilea aitortzen dutenak, eta hauek inorenduezinak eta ukaezinak dira. Eskubide honi dagokionez, egile izaeraren aitortza, lana aldatzeko eskubidea, zabaltzeko eta zein modutara zabaltzeko eskubidea… aitortzen ditu.
Ondare patrimonialak, egileari bere lana ustiatzeko eskubidea ematen diote eta honekin batera, egileak egokien irizten dion modu edo bidearen bitartez. Egilearen heriotzaren ondoren, urte batzuk pasata, (70) eskubide patrimonialak bertan behera geratzen dira eta obrak ondare publiko izatera pasatzen dira.
Egile eskubideek, adibidez, honako obrak babesten ditu:
- Liburu, foileto eta beste idatziak
- Lan musikalak: bai letradunak eta letragabeak
- Koreografia lanak
- Zinema lanak eta ikus-entzunezko lanak orokorrean.
- Pintura lanak, eskultura, arkitektura, argazki lanak.
- Mapak, planoak…
- Programa informatikoak eta web orriak.
- Elkarrizketak
Baina egile eskubideen aitortzarik ez duenik ere badago, besteak beste:
- Idatziak edo zerbaitetan plasmatu ez diren lanak, adibidez, idatziak edo grabatuak izan ez diren koreografiak, inprobisatutako edo grabatuak izan ez diren hitzaldi edo aurkezpenak
- Ideiak, prozedimetuak, legeak…
Baina zer gertatzen da legez dagozkion eskubide horiei uko egin nahi badie artista batek?
Nahiz eta kanpotik begiratuta, gauzarik errazena ematen duen eskubideei uko egitea, ez da hain erraza.
Kopia baimenduak edo copyleft mugimenduak obren kopiatzen edo zabaltzean, copyright-ak ezartzen dituen mugak kendu nahi ditu. Copyleft-aren muga bakarra, copyleftak duen lan batetik eratorri daitezkeen lanak ere egoera berdinean egoten jarraitzea da, hau da, copyleft lizentziapean.
Copyleft-aren atzean, copyright-aren obra kantitate berdinak egon daitezke: programa informatikoak, arte lanak, kultura lanak… hau da, edozein lan kreatibo.
Copyleft-aren bultzatzaileek bere abantailak azpimarratzen dituzte: lizentzia honek askatasun osoa ematen du lanak kopiatu, obren bertsioak egin, aldaketak, kopiak banatzeko, erabiltzeko eta obra originaletatik eratorritako gainontzeko lanak banatzeko orduan.
Nola aplikatu copyleft-a?
Copyleft lizentzia duen edozein lan:
- Inongo mugarik gabe erabili daiteke.
- Nahi adina kopia banatu daitezke.
- Nahi bezala aldatu dezake edonork.
Beraz, copyleft-aren helburua obrak nahi bezala egiteko, lan originalak edo eratorriak nahi bezala zabaltzeko kopiak egiteko dauden mugak gainditzea da.
Baina gaur egun, Europako herrialde gehienetan, ezinezkoa da software banatzaile bat, bere eskubide “natural” guztietaz ahaztu eta alde batera uztea autore aitortza.
Eztabaida piztu da…
Hego Euskal Herrian CD huts bat, ordenagailu bat, USB gordailu bat, inpresora bat, telefono mugikor bat… erosten dugun bakoitzean, ordaindu dugunaren zati bat SGAErentzat da. Erabaki horrek eztabaida handia piztu du. Kanon honekin, egile eskubideen kobraketan urrunegi joatea dela iruditzen zait, azken batean, errudun presuntzioa izan aurretik SGAEkoek erruduntzat jotzen digute. Egia da gauza asko gordetzeko erabiltzen direla tresna hauek; musika, dokumentuak… baina ezinezkoa da jakitea bakoitzak zertarako erabiltzen duen aparatu bakoitza. Ados nago, artistek euren ideien truke ordain sari bat jasotzearekin, sortzeko gaitasuna jende askok ez duen gaitasun bat baita, eta hori konpentsatu egin behar da. Azken batean, liburu idazle batentzat, liburua idaztea, sukaldari batentzat plater goxoak prestatzea bezalako lan bat izan daitekeelako. Baina artista horientzako dirua biltzeko moduarekin ez nator guztiz bat. Beste sistema hobeago eta justuago bat bilatu beharko genuke sortzaileen “soldata” biltzeko garaian. Ze azken batean, iruditzen zait, kanon digitala bezalako sistema eta SGAE bezalako erakundeek lan gutxi egiten duela sortzaile berrien alde eta kultura denongana iristearen alde, eta zoritxarrez, lan asko duenari gehiago izaten laguntzen.
Copylerftak aldiz, solidaritatearen filosofiarekin konparatuko nuke. Gizarteak mugaz eta debekuz beteriko kultura bat eskaintzen digu, gutako bakoitzak duen ahalmen ekonomikoari lotutako kultura bat eskaintzen digu. Kultura mota honen bestaldean Copylefta kokatzen dut. Copyleftak, hori alde batera utzi eta gure produkzioak elkarbanatzera bultzatu behar gaitu
Gure sormen eta ezagutzak elkarbanatuz kultura gehiago sortzeaz gainera, kultura modu berri bat sortzen da, solidaritatearen kultura. Eta nik uste dut copyleftak horrekin duela zerikusia, pentsatzeko modu batekin, sortzeko modu batekin. Norbaitek musika kanta bat idazten duenean, kanta pila bat ditu buruan, edo liburu bat idaztean, liburu mordo bat ditu bere buruan, edo margotzean margolari mordo bat ditugu buruan… hori bultzatzen du copyleftak, kultura gehiago sortzera. Gizakiok beste jende askorengatik ikasten dugu, eta ondoren hortik erreproduzitzen ditugu gure gauza propioak.
Copyleftak abantaila ugari eskaintzen ditu. Copylefta oso malgua da, obraren egileri aukera ematen dio egile eskubideak bermatzen diren bitartean, bere obra jendeari modu publikoan iristea erabaki dezan. Bi gauzak aldi berean egin baitaitezke. Copyleftarekin, obraren egileak esaten du bere lana elkarbanatu edo ez eta beste eskubide batzuk erabakitzen ditu aplikatu edo ez, copyrightak aldiz “eskubide guztiak erreserbatzeko” aukera besterik ez du ematen.
Hau da, copyleftak sormen lana edo obra zaindu egiten du, besteekin elkarbanatzeko aukera ematen duen bitartean. Pertsonalki pentsatzen du atore guztiek egin beharko luketela autu hori, hau da, bere egile eskubideak zaintzen dituzten bitartean, gainontzeko guztiekin elkarbanatzearena. Esan bezala, erabaki horrek guztion “kultura orokorrari” onura pila ekarriko baitizkio. Ziur nago aurrerantzean, denon partetik ipintzen badugu, copyleftaren mugimenduak pixkanaka pixkanaka gero eta indar gehiago hartuko duela.
.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: