Kategoria: cope
Gaur, Joseba del Rio gazte donostiarrak Cesar Vidali helarazi dion gutuna aurkezten dizuet. Cesar Vidal, COPE irratian programa bat dauka, are gehiago, programako zuzendaria da eta gainera beste hainbatetan kolaborazioak egiten ditu. Zenbait liburu idatzi ditu baina euskofobian da benetan aditua. Beste behin ere, euskal militanteen aurka jo du baina oraingoan beste kolektibo bat mespretxatuz; itsuen kolektiboa. Errespetu falta hauek guztiak, elizak ordaintzen dituen mikrofonoetatik egiten dira beraz, gutun hau zabaltzera animatzen zaituztet. Txerri guztiei heltzen zaie San M...
Federico Jimenez eta Cesar Vidalek kontratuak berritu dituzte
Gotzainen irrati katea lubaki bat da. Lubaki ideologikoa. Gaueko ordu txikietan La mañana deituriko programa hasten denetik lelo bakarra dago: kaña, kaña eta kaña. Para mayor gracia de Dios. La Tarde con Cristina, La Palestra... denek leloari heldu eta behin eta berriz errepikatzen dute. Baina programen gainetik bi izar daude: Federico eta Cesar Vidal. Oso diskutituak izan arren (haien diskurtsoa dela eta) kontratuak berritu dituzte. 15 urte daramatza Losantosek eta 5 Vidalek. EGM ikerketak 1.505.000 entzule esleitu zizkion Jimenezi, Vidalek 679.000 entzule ditu gauero. ...
Oraintxe heldu berri zait hurrengo posta elektronikoa, ez da azalpenik behar, irakurtzea besterik ez dago."Kaixo, laguna: Honekin batera, César Vidalek COPEn esandakoa eta berari zuzendu diodan erantzuna doazkizu. Nik idatzitakoarekin ados baldin bazaude, mesedez, zure kontaktuei bidali eta, ahal baldin baduzu, zure protesta helarazi linterna@cope.es helbidera. Hau sarean zabaldu behar delakoan nago, euskarak ezin baitu hainbeste lelokeria pairatu. Eskerrik asko zure laguntzarengatik. Montse." CÉSAR VIDAL (LA LINTERNA. COPE) «El vascuence es una lengua tan primitiva que desconoce, por ej...