Kategoria: caldereria
Nafarroako abiadura haundiko korridorearen egitasmoaren eraikuntza gaurkotasun haundia duen gaia da. AHT-ren aurkako koordinakundea den AHT Gelditu Elkarlanak, hau bezalako egitasmo erraldoi batek eragiten dituen impaktu ekonomiko, sozial eta ekologikoak direla eta gizarte eztabaida eta parte-hartzea bultzatzeko sobera arrazoi dagoela uste du. Gaur egun, AHT-ren inguruan galdera ikur eta zalantza asko dagoela eta erakundeak ez direla gizartea behar adina informatzen ariiruditzen zaigu. Aldi berean, kezkaz somatzen dugu murrizketa sozialak areagotzen ari diren garai hauetan (hezkuntzan, osas...