Batzuetan burura aspaldiko oroitzapenak etortzen zaizkigu eta askotan ez dugu ulertzen zergaitik demontre gogoratu garen egun, abesti, pertsona edo hots horretaz. Atzo oroitzapen reziklatu hauetako batekin egin nuen topo nire asperkerian eta egia esan, barre batzuk bota nituen oroitzapenaren kontura. Atzo Bittor Aiape handiaz oroitu nintzen. Gogoratuko zarete ziuraski 12-13 bat urteko ume kitarjole honetaz. Bere Hitik handiena 1992ko Nafarroa Onezinerako egin zuen kantua izan zen eta egia esan, kantu honetaz besterik ez naiz oroitzen. Lingua vascorum, lingua navarrorum, ze arraroa euskarari...


Azken iruzkinak