Bai, atez atekora aldatu naiz, edo bihurtu ia-ia kontu honen inguruan eztabaidan dabiltzanak entzunda, erlijio edo sinesmen kontu batez ari garela ematen baitu azkenaldian. Ogia ematen didan eskualdeko super reportero lana dela eta, oso gertutik bizi izan dut Goierrin jasaten ari garen iskanbila eta kontu honen inguruan nire buruan garatu den prozesua azaltzea gustatuko litzaidake gaur blog honetan. Insteresik baduzue, ongi etorri. Memoria dudanetik birziklatu dugu nire etxean. Beti egon izan da paper eta kartoientzako kaxa bat sukaldeko leiho ondoan, ontzi eta tetra brikentzako beste bat s...