Kaixo guztioi. Hona Bingen Zupiriaren power pointa, kontsultatu gura duenarentzat. Oso interesgarria izan zen informazio hori iturritik bertatik (hedabide-talde hori pertsona gutxik bezala ezagutzen duen lagun baten ahotik) bitartekaririk gabe jasotzea. Horren harira, elkarrizketa benetan interesgarriak ari dira sortzen blogean. Oso mamitsuak Arianeren eta Keparen azken ekarpenak. Ariane: funtsezkoa da gauzak egiteko eta oztopoak gainditzeko grina hori izatea (izan ere, geuk muga-jartzen jardun beharrik barik, mugak hor egongo dira, berez ere agertuko zaizkigu bidean). Keparen iruzkinak ere...