Kategoria: bilbon
Pasa den asteartean, Imanol Galfarsoro eta biok aritu ginen honen gainean (ezta)baidatzen. Berbaldiaren izena Euskalduntasun urbanoaren bila izan zen eta egia esateko gaitik apur bat aldenduta ibili ginen. Hala ere, saiatu nintzen, apur bat bada ere, gaiari lotzen (bertso txapelketa batean epaileek jipoituko gintuzten, Imanol!). Zelakoa izango da euskalduntasuna Bilbon XXI. mendean? Ba, ez dakit, egunez egun joan beharko da egiten, aldatzen, berritzen, zaharberritzen, asmatzen, moldatzen, hanka sartzen eta berriro asmatzen. Bilbon bizi diren eta biziko diren euskaldunek eraiki egin b...