Atzoko ildoari jarraituz, txosten beretik ateratako beste kontu bat.Zergaitik haserrealdietan gaztelaniaz?Klusterrekoek hiru arrazoi posible aipatzen dituzte:- Berehalakotasuna: haserrealdi batean denbora mugatua da, ez dago nahi beste denbora pentsatzeko.- Ez gaude lasai: beraz, seguraski zailagoa da hizkuntzaren txipa izatea.- Segurtasun beharra: gutxiago menperatzen duzun hizkuntza batean norbera gutxiago dela hautematea ohikoa dela dirudi.  


Soziolinguistika Klusterrak ikerketa aparta egin du bikoteen hizkuntza ohiturak aldatzeari buruz. Ikerketa berria, berritzailea eta oso-oso interesgarria. Txostenaren laburpen bat da hemen ekarritakoa, laburpen subjektiboa jakina. Txosten osoa euren webgunean dago eta merezi du osorik irakurtzea.Zein izan da ikergaia?Bikoteen arteko hizkuntza ohituren aldaketa. Hau da, bikote batzuk hartu dira lehen erdaraz egiten zutenak eta orain gehien bat euskaraz egiten dutenak. Aldaketa gauzatu duten bikoteak dira. Interesgarria izango litzateke ere aztertzea ohitura aldatzen saiatu direnak baina lort...