Kategoria: bikote_adierazgarriak
Ikus ditzagun adibide batzuk.Bere hortz eskastu hek bethi gogoan —bainan zorigaitzez, ez orduan ahoan— urrikaltzeko ere zen, zinez eta minez. (Jean Barbier: Supazter xokoan)Zeren huraxe baitzen, gezurra badirudi ere, hamar-hamaika urteren buruan soinu hura zinez eta minez aditzen nuen lehen aldia, eta zeren soinu edo kanta bat mila aldiz entzun baitaiteke eta adi, entzun eta aditu ere gabe. (Joan Mari Irigoien: Lur bat haratago)Oso ugariak dira halakoak: bilintzi-balantza, zehatz-mehatz, zoko-moko... Halako hoskidetasun baten arrimuan sortzen dira egitura horiek. Batzuk (zinez eta minez, es...